XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ELIZA ETA ERAKUNDEAK

Kolokan dago guzia gure bizitzan; ezertxo ere ez, ziur eta sendo; dena da aldakor.

Ez dugu ziurtasunik gure bizitzako gora-beeretan: gaur osasuna, biar eriotza; gaur poza, biar atsekabea.

Aldaketak beti gure bizitzan.

Bestetik, osatutako mundurik ez dugu; bere baitan ditu akats eta utsegiteak; gure biotzarentzat ez da betegarri; ustel kiratsa nun nai nabari zaio.

Orlako mundua beti duzu eraberritu eta obeagotu bearrezkoa.

Elizari buruz, zer? Alda eziñezko zerbait ote Eliza? Alda eziñezko EGIA batzuek baditugu Elizan.

Sinisgai edo dogmaren Egiak, betikoak dira, Eztabaidan jarri eziñezkoak.

Sinismeneko EGIAK orde, bere mami-mamian, EGIA izan arren, gerta diteke egia ori agertzeko era, ez izatea ain egokia.

Itzen bitartez adierazten zaigu sinisgai-dogma bat.

Itzen esan naia ordea ez da beti berdin; amaseigarren gizaldian sinismeneko egia bat azaltzeko erabilitako itz batzuek, gaur, bear bada, beste zerbait adierazten digute.

Egia EGIA izan arren, beste itz batzuen bitartez agertu bearko litzake gaurko egunean; gaurko teknika eta aurrrerapenak eskatzen dizkiguten itzen bitartez alegia.

Ez aaztu gaiñera, sinismen egiak Jaungoikoari dagozkionak dirala.

Agor ezinezkoa izanik Jainkoa, era berean da Jainkoaren Egia gizonaren adimenaren kaskarrarentzat.

Murgildu zaitezke beraz Jainkoaren Egian: ondorik ez duzu sekulan arrapatuko.

Beti sakondu eta obekiago ezagutu aal izango duzu Jainko-EGIA kondairan zear.

Eliza gauza batzuetan baizik ez da utseziña.

Beste askotan gerta dakioke, oker jokatuz, uts egitea.

Sinisgaiak dira beraz alda eziñezkoak; gainontzeko Eliz-lege, oitura eta jokabideak beti ditugu aldakor eta aldatu bearrezkoak gizonen onerako eta munduaren zerbitzurako.

Kristoren Erreinua mundu ontakoa ez bada ere, mundu onetan eta munduko gizonekin osatua dago; munduak egunero aldaketak egiten baditu, mundu orren zerbitzurako dagoan Elizak, bereak egin bear ditu bere lege, oitura eta erakundeetan.

Aldaketa giro batean beti bizitzea dagokio, beraz, Elizari.

Batzar Nagusi arte, Elizak ziurtasun aundiegiaz jokatu zuen.

Alda eziñezkoa, zala zirudien gure Elizak gauza guzietan; ezeri ez zitzaion ikutu bear; teologia eta moral aldetik leengoari beti eutsi bear zitzaion; Teologolari berri-zaleen aurka mintzatu zan amabigarren Pio; Batikanoko Kuriaren esanetara zeuden lur guziko kristau taldeak; guzia Erroman bildu eta zentralizatua zegoan; Ebangelioak bezin balio zuela zirudien Derecho Canonikoak, Kristoren ispiritu askatzailleak itota zegoen kristauen biotzetan ainbat eta ainbat Eliz legeekin.

Batzar Nagusiaz gero, besterik izan da.

Aldaketaren aize bolara aundiak astindu du Eleiza.

Aldaketak egin ez diranik elizan, ezin aitortu: Kardinal eta Gotzaiek Aundikien itxura zokoratu dute bai beren janzkera eta bizitzan ere.

Apaiz eta erriaren aurrean leen baiño apalago agertzen zaizkigu; beren gobernurako badituzte apaiz kontsejulariak.

Apaizek ere errikoiago ditugu; Liturjia erri izkuntzan egiten da.

Izan dira, bai aldaketak Elizan.

Aski ote ditugu aldaketa auek? Gutxiegi ote dira? Geiago bear ote ditugu?

ZAARREN ETA SASOIKO KRISTAUEN PENTSAKERA

Ziurtasun eta seguridade aundi batean azi eta eziak ditugu auek.

Ia ezertan aldatu eziñezko eliza baterako eginak; Aurretikoengandik jasotako oiturei, santu eta sakratu Zeritzaten; Errespetagarriak ziran betiko gurasoenganako begirune-itzala... Agintarienganako menpetasun itsua... Orain arte ezaguna zuten kultoa apaiz jantziak, Elizako legeak...

Aldaketarako eziak ez izaki eta ezin iñolaz konpreni ainbeste eraberritze eliza barnean.

Izuturik gelditu dira.

Aski dugu Zer mundu eta Eliza datorkigu ordea? Guzia beltz ikusten dute: Gure Tradizio santua porrokatzen ari dira.

Leengorik ez du ezertxok irauten; guzia berri; dena aldakor.

Nora goaz? Etsipenez lur jota ikusten ditut zaar eta sasoiko kristau asko.

Leengoari eutsi eziñik, tristura batean bizi dirala, esan bear.

Zer esan nere kideko zaar eta sasoiko gizonei? Apaltasun apur bat eskatuko nieke.

Kontura gaitezela leengo guzia ez dela santu izan. Leen ere bazirela zuzengabekeria aundiak.

Leengo Elizako egituretan, kristauok alkar iltzen, gerla batean, ibilli giñala.

Oker eta utsegite izugarriak zirela aien bizitze moldean.

Guzian arrazoirik ez badute ere gazteek, askotan euki dezaketela... Burua makurtzen ikasi bear dugula gazteen iritziak entzuteko.

Zaar eta esperientziko gizon izateak, ez damaigula beti arrazoi.

Mesprezioaren ordez, obe dugula gure laguntza apurra eskeiñi, gure ondorengoen mundua, gurea baiño obeagoa izan dedin.

GAZTEEN PENTSAKERA

Batekoz besterakoa da.

Odola irakiten dauka gazteak; berez da Iraultzaille.

Uskeria deritzate orain arteko Elizaren aldaketari.

Pitinka eta mantsoegi datozkie Elizaren eraberritzea.

Diplomazia jokoan jarraitzen du Elizak.

Alkartuegia Erri Agintariekin; Erromako Kuriak indar geiegi; munduko zuzengabekeriak bear bezela, salatuak ez; laikoak, zakur mutu Elizan.

Aski dugu, dio gazte askok.

Ez gaitezen leengoari begira bizi; porroka ditzagun Eliza erakunde auek; gaurko munduari dagozkion estruktura berri berriak sor ditzagun.

Zuek ere, gazteok, gure antzera, apaltasun bearrean zaudete; egia osoaren jabe, zuek ere, ez zerate sekulan izango; leengo guzia ez da azpiz gora iraultzekoa; kondairan zear ez da guzia txar; Tradiziotik gauza onik ere jasotzen dugu; eutsi oei; ez mezpreziatu eta gutxietsi zuek baiño zaarragoak.

Zuek ere laster zerate sasoiko gizon; ondorengoen mespreziorik ez duzue senti naiko zuen aragi bizian noski.

Aski dut gaurkoz.

Urrengoan gai onen bukaera.

Arostegitar Jokiñ.

Alda eziñezko zerbait ote Eliza?(Argazkian, Paulo VIgarrena, Dublin-go Artzapizpikuarekin).